2007/07/31

Patti Smith "Banga" (2012)

Azkenean hemen da Banga, zortzi urtez itxaron dugun Patti Smith-en diskoa. Berez, Banga hori Boulgakov idazke errusiarraren Maisua eta Margaritaren txakurra dugu. Gauza da 65 urteko rocklari literaturazalea ez dugula orain aldatuko. Just kids autobiografiaren arrakastari esker indarberriturik, artista amerikar beteranoak oraingoan berriz ekiten dio bere lehen diskoen (Horses, Easter ,Wave ) handitasuna egin duen poesiaren, emozioaren eta musika dotoreziaren arteko uztartzeari. Bai, Banga gehiago espero ez genuen disko hori izan daiteke. Inspirazio desberdinen arteko oreka kausitua da : kantu gozoak eskaintzen dizkie estimatzen dituenei (Amy Winehouse), eta abesti oldarkorrak sortzen ditu aktualitateaz jarduteko (Fukushima). Tarteka Patti mintzatzen da, baina batez ere kantatzen du, gehienetan iƱoiz baino hobeki. Ezagutzen ez genion eztitasun berri batez abesti lasaienetan, baina betiko garraz besteetan. Banga, Neil Young handiaren After the goldrush ipuin ekologista ederraren bertsio batekin amaitzen da, Rock izarrak ez dira sekula hiltzen.

Fred Berruet