2007/08/18

Vincent Delerm "Les piqûres d'araignées" (2006)

Vincent Delermek bere hirugarren diskoa Suediako baserri giroan grabatu du Peter Von Poehl-en laguntzarekin. Eta itxura guzien arabera, fjorden airea ongi etorri zaio. Pianoaren eta ahotsaren arteko jokoa alde batear utziz, oraingo honetan bateriak eta perkusioek pop musikalitatea daukaten abestiak janzten dituzte. Delerm-ek (kasik) zuzen kantatzen du eta lortu du abesti bat grabatzea The Divine Comedy-ko kantarierekin gainera. Delerm gustuko ez dutenek leporatzen zioten « name dropping » gehiegi egitea, hots izen berezi gehiegi baliatzea bere hitzetan, baina hirugarren lan honetan izen bereziek gutxiago jantzitako hitzei tokia egiten diete dotoreziarik galdu gabe haatik. A Naples, il y a peu d’endroits pour s’asseoir ederraz gain, ipuin sentimental batzu badira, hala nola Sous les avalanches samurra (ikus ere bideo klipa Jean Rochefort aktorearekin), lDéjà toi, pop-song gozoa eta Il fait si beau alaia. Jakina, ez dugu iñor Delerm maitzera behartuko. Baina bere kantuak itsusiak direla heldu den hurrengoari belarriak garbitzea eta Du sépia plein les doigts edo/ta Les Piqûres d’Araignées kantu zoragarriak entzuteko aholkuak emanen genioke. Halaber, Delermen kontzertu baten ikusteak on eginen lioke osoki senda dadin.

Fred Berruet