2014/06/22

The Cramps "Songs the lord taught us" (1980)

The Cramps taldearen bigarren diskoa zabaltzen duen TV set abestiak hasieratik gauzak argi uzten ditu. Erritmo bizia, rock klasiko itxurako kitar soinua, oihartzun anitz, baxurik ez belarria gehiegi goxa ez dadin, Lux Interior-en ahots bero sorgindua... Rock garage disko honetan, single-ak datoz bat bestearen atzetik (Garbageman, I’m Cramped), bai eta bertsio bikain batzu ere (Strychnine).
Taldekideak B eta Z saileko filmen zale amorratuak izanik, hitzak otso-gizonetaz, zabor biltzaileak, zonbietaz eta gore zine klasikoaren beste gaietaz ari dira. 1980an Alex Chilton-en laguntzaz, Memphis-eko Sun estudio ospetsuan, alkohol pinta anitzen artean eta giro ezin ilunago batean grabatua izanik ere, Songs the lord taught us izigarri ongi zahartzen ari da. Behin eta berriz poz berarekin entzuten den disko horietarik bat da. Klasiko bat.

Fred Berruet

(Kronika hau 2013ko Entzun ! disko-liburuan argitaratua izan da)