2014/10/09

Sapin "Wrong way" (2014)

Bretainiako Roazhon (Rennes) hiriko hirukotearen lehen LPa 2014ko ustegabe polita izan da. 2013ko EParen arrakastaren ondotik, Beast Records eta Azbin Records-ekin argitaratu 12 kantu berri hauek Kaliforniako berotasuna eta Oklahomako zelai zabalak oroitarazten dizkigute. 

Sapin-en musika, surfaren, garage-aren eta country doinuen arteko nahasketa bat da. Black Lips, Thee Oh Sees edota Johnny Cash-en itzalak hor daude, eta produkzioa ere, generoko bertze lan anitzen kalitatearen hein berekoa da. Berehala, diskoa zabaltzen duen Get out of my dream kantuaren doinuak San Frantziskoko surk giroan murgilarazten gaitu. Gitarraren soinua garbia da eta bateriaren jokoa, alaia. 

Stollen kisses folk balada, Rock arount the tropic-en koru beroak eta bereziki country kutsu nabarmena daukan Wrong Way single-a ezin hobeki etorriko zaizkigu neguko arrats hotzetan zertxobait goxatzeko. 
Fred Berruet 

(Kronika hau 2014ko Entzun ! disko-liburuan argitaratua izan da) 

 ♪♫ Kronika "Hitz eta Putz" saioan (Euskal Irratiak) - 2014-10-09 ♫♪